ERREBOTEA

Errebotearen nondik norakoak ezagutzeko asmoz? Sartu blog-era!

jueves, 29 de noviembre de 2012

Taldekideak


  • Gorka Valverde
  • Asier Irastorza
  • Asier Osma
  • Erlantz Pazos

18 comentarios:

  1. Errebotearen blog hau oso interesgarria iruditu zait, zertxobait hobeto ulertarazi didalako errebotearen nondik norakoa. Informazioa iturri ezberdinetatik hartua dago hainbat libururen bibliografi eta aipamen egiten direlako Mikel Bengoetxea esaterako. Testuari dagokionez, modu koherentean idatzirik dago, atal bakoitza leihotxo ezberdinetan jarrita. Eta blogean dauden irudiek ongi betetzen dute beraien funtzioa, batez ere plaza libreko frontoia erakusteko. IKT tresnei dagokienez, blogak azaltzen dira, baita bideo baten linkak. Baina bideoa ikustea ezinezkoa egin zait, helbidea hutsa baitzegoen. Jokoaren egitura ere ondo azaldua dago, zuzenketa irizpideetan azaltzen diren zehaztasunak jarraituz. Baina iradokizuntxo bat, nortzuk zarete? Noren bloga da? Blogean zehar ez baitago taldekideen izen ez argazkirik. Beraz nire nota 8koa da.

    ResponderEliminar
  2. Ebaluazio egiteko aukeratu ditudan blogak gutxien ezagutzen ditudan jokamoldeak dira, irakurri ostean zer informazio bereganatu dudan jakiteko, eta zuena, errebotea hain zuzen, nire aukeren artean dago.

    Oso erosoa egin zait zuen bloga irakurtzea, lehio ezberdinak jarri izana atal ezberdinak azaltzeko dena goitik bera jarri beharrean oso idea ona iruditu zait, erosoagoa da irakureentzat.
    jokamoldearen egituraren eta joko ekintzaren atal guztiak azaldu dituzue eta lagungarri diren bideoak eta argazkia ere ipini dituzue, baina bideoa ezin izan dut ikusi, ez dakit nire arazoa ala estekarena den.
    Informazioa eskuratzeko iturri ezberdinak erabili dituzuela ikusi dut, web orriak, liburuak, aldizkariak eta elkarrizketatua ere, asko saitu zareten seinale.
    Kolaborazio lanari buruz ezin dut gauza haundirik esan, ez baitut halakorik ikusi, egilerik ere ez.
    Nire helburua bete izana lortu duzue, errebotea nola jokatzen zen ez jakitetik jakitera lortu baituzue, beraz 8,5 da nire nota. ZORIONAK!

    Irati Ibarbia

    ResponderEliminar
  3. Oso interesgarria iruditu zait blog hau. Ez nuen erreboteko jokamoldea ezagutzen, eta asko ikasi dut blog honetatik. Oso ondo azalduta dago, goiko barran banaturik dauden lehiotxoen bidez. Agian letra mota aldatu beharko zenukete, pixka bat nahasia egiten delako. Bibliografia ondo zehaztuta dago, eta ikusten da leku ezberdinetatik hartu duzuela informazioa, blog oso landu bat sortuz. Zorionak. Argazkiak asko laguntze dute aipatzen duzuen guztia ulertzera, oso onak dira, eta leku egokietan daude. Hala ere, bideo baten esteka jarri duzue, baina ezin izan dut ireki. Ederki azaltzen da jokamoldearen egitura, agian jokaldi berezienak aipatzea ondo egongo litzateke. Jokamolde honi buruz ikasteko asko erraztu duzue, argi dagoelako informazio guztia, eta gehiena aipatu duzuelako.

    Nota: 8,75

    Kevin Huber

    ResponderEliminar
  4. Lehenik eta behin erran beharra daukat bolg hau irakurtzen hasi baino lehen atentzioa deitu didala laneko puntu ezberdinak orrialde ezberdinetan sailkatu dituztela, bertan klik egin eta segidan eskura izateko. Oso erabilgarria iruditu zait, eta lehen begiradan blogari itxura hagitz txukuna ematen dio.
    1.Datuak iturri ezberdinetatik jaso dituzte, elkarrizketa bat gauzatu dute eta jokamolde hau praktikatzen den instalazioa bisitatu dute.
    2.Testua hagitz modu argian idatzirik dagoela uste dut, puntuak hagitz ongi antolaturik daude (goian aipatu bezala) eta euskara egokian idatzirik dago. Baina agian, plaza irekiko frontoia azaltzen dutenean honek dituen marra ezberdinak non dauden hobeto ulertzeko irudi grafiko baten falta nabaritzen dut, errebotearen arauak azaltzerakoan erabiltzen dutenaren antzekoa.
    3.IKT tresnak erabili dituzte blog hau osatzerako orduan, bideoak eta argazki ezberdinak erabili baitituzte. Bideoari dagokionez nik ezin izan dut ikusi, bideoa ez duela aurkitzen erraten baitit ordenagailuak (agian nire ordenagailuaren akatsenbat izanen da), baina bertze batean ikusten saiatuko naiz. Argazkiekin jarraituz, hauek faltan bota ditut batez ere jarduleak eta jokamoldeko arauak azaltzerako orduan. Ez litzateke gaizki egonen jokalariei buruz hitz egitean hauen argazkirenbat jartzea eta arauei buruz hitz egiterakoan berriz, partidu bateko argazkirenbat.
    4.Kolaborazio lanari buruz ezin dut anitzik erran, bideoa ezin izan baitut ikusi, baina gainerako lanean behintzat ez da taldekide bakar baten “pistarik” ageri.
    5.Jokamoldearen egitura aipatuz, uste dut hau modu bikainean azaldu dutela,b aina niri duda bat sortu zait blogean jarri duten argazki nagusia ikusiz. Bertan jokalari bat ikusten da pilota eskuz sakatzen eta blogean zehar horri buruz ez da ezer erraten, talde sakatzaileari buruz solastatzen denean bertako kideek eskularru motzak eta xisterak erabiltzen dituztela bakarrik erraten baita.
    6.Joko ekintza gehiago zehaztea da nire ustez lan honi falta zaiona, bertan ez baita zehatz zehazten zein taldekidek sakatzen duen, ezta zein diren jokamoldeko kolperik eta jokaldirik ohikoenak.
    Hau guztia erranik, nire ustez lan hau hagitz egina dago. Hagitz txukuna eta argia da eta ebakuazio irizpideetariko gehienak modu egokian betetzen ditu. Horregatik lan honi jartzen diodan nota 8,5ekoa da.
    Irati Otxoteko

    ResponderEliminar
  5. Aitana perez rekalde
    Ikusi ditudan blogetatik hauxe bitxia ikusi dut, izan ere estruktura aldetik oso ondo antolatuta dago.
    Bada informazioa iturri ugarietatik eskuratu dituztela (elkarrizketak, instalazioak, liburuak,... oso lan konpletoa bada)
    Eta horrela aurkeztu dute, izan ere testu argia eta oso ulerkorra bada. Gainera azalpena borobiltzeko argazki eta grafiko asko erabili dituzte, baina joko ekintzari buruzko bideo bat faltan bota dut, dinamika ikusteko.
    Baliteke akatsarik nabarmenena zera izatea, taldearen partaideak inon argentzen ez direla.
    Deskripzioari dagokionez esandakoa, puntu guztiak oso ondo azaldutak eta ordenatutak badira baina horien ikustaldia bloga hobetuko luke.
    Hau guztia esanda 8'5eko nota emango diot. Oso blog ona!!!

    ResponderEliminar
  6. Jarraian, entzunda bai baina sekula ez ikusi ez dudan euskal pilotako jokamolde bati buruzko blogaren iruzkina egingo dut:

    Lehenik eta behin, ikus daiteke nola bloga egiteko informazio iturriak ugariak diren; izan ere, artikulu, liburu zein bideo batez baliatu zarete lana osatzeko (hala ere esan behar dut ezin izan dudala bideoa ikusi, arazoren bat eukiko duzue edo...)

    Ondoren, argitasunaren aldetik taldeak lan txukuna egin duela deritzot, jokamoldearen alor bakoitzarako orrialde ezberdinak sortu dituzuelako. Horretaz aparte, argazki zein eskematxoez ere baliatu zarete testuan zegoena azaltzeko, behar beharrezkoak direnak. Zentzu honetan IKT tresnen erabilpena argitasuna bermatzeko ageri dira, aipaturiko argazki, eskema eta blogaren antolaketa txukin moduan (ez da ahaztu behar bideoa).

    Dagoeneko jokoaren egitura aztertuz, puntu guztiak luze eta zabal azalduak daude, erreboteari buruz ezer ez dakien edonor ulertzeko moduan. Honi buruz hala ere zeozer esango nuke, espazioa eta bere antolaketa osoa ulertzeko argazkiren bat eta pilotaren ezaugarriei (bizitasuna, materiala) buruzko informazioa faltan botatzen ditudala.

    Azkenik, joko ekintzari dagokionez, egiturari buruz esandakoa bezalaxe ulerkorra dela esango nuke, batez ere, erabili duzuen eskematxo bat eta argazki bati esker; joko ekintzari buruzko bideoren bat faltan botatzen dut ordea.

    Honen bestez, errebotea zertan datzan aditzera eman didazuelako, nire nota 8koa da.

    ResponderEliminar
  7. Este comentario ha sido eliminado por el autor.

    ResponderEliminar
  8. Blog hau ebaluatzekorako orduan kontuan hartu dut ez nuela ezagutzen nola jokatzen den jokamolde honetan, eta dena irakurrita ondo ulertu dut zertan datzan. Testua ulergarria da eta zehaztasunez idatzita dago, eta argi geratu da nola jokatzen den. Informazioa orrialde ezberdinetan jartzea oso ondo iruditu zait, pausoz pauso dena ondo hobeto ulertzeko. Idatzizkoa ulertzeko lagungarri egiten diren argazkiak, bideoak eta antzekoak daude, nahiz eta bideoak ezin izan ditut ikusi. Ordenari dagokionez uste dut orden egokia erabili dutela. Gainera beharrezko informazioa soilik jarri dute, jokamoldea ulertzeko beharrezkoa den informazioa solik.

    Jokamolde honetan nola jokatzen den ulertzeko idatzizko informazioaz aparte beste gauza asko erabili dituztela aipatu beharra dago, hala nola, bideoak, elkarrizketak eta argazkiak, beraz IKT tresnen erabilera nabarmena da. Informazioa bilatzeko dirudi nahiko mugitu direla, jokalariak bilatuz eta interneten edo liburuetan informazioa bilatuz.

    Bideoetan eta elkarrizketetan ez dakit partaide guztiak poarte hartu dute, agian bai baina bideoa ezi izan dudanez ikusi ez dakit. Hala ere argazkietan eta besteetan ez dira ageri, eta ez dakit nor egin duen bloga edo guztiek parte hartu duten.

    Jokamoldearen egituran azaldu beharreko pauso guztiak jarraitu dituzte, errebotearen egituran dauden zatiak zehaztasunez azalduz: sakea, errestoa, markagailua, joko mota, tantoak nola irabazi eta galtzen diren, materiala, instalazioa.. Jokamoldea deskribatzeko beharrezkoak diren ezaugarri guztiak era egokian azaldu dituzte. Gaitera marra eta antzeko egiturak nahiko era garbian azaladu dituzte.

    Azkenik, joko-ekintza deskribatzerako orduan ondo ulertu dudan arren uste dut zerbait falta dela guztiz ondo ulertzeko. Gauzaren bat edo beste ez dago guztiz argi eta uste dut testua ondo dagoela, baina agian bideoren bat edo argazkiren bat gehiago jarriz askoz ulergarriagoa izan zela. Hau da ikusten dudan arazo bat, nahiz eta orokorrean ondo ulertu dudan.

    Laburbilduz lan aproposa iruditu zait, era ulergarrian idatzita eta orokorrean ondo ulertu ditut gauza guztiak, baina komentatu ditudan gauza batzuk hobetu lirateke, baina oso ondo dago.
    Andoni Benito Erdozain
    Kalifikazioa: 8,5

    ResponderEliminar
  9. Blog hau aukeratu dut, oso interesgarria izateaz gain sekula entzun ez dudan jokalmolde bat delako. Izan ere, bloga lehen aldiz irakurtzean joko honi buruz asko ikasi dut, informazioa oso argia eta zehatza izateaz aparte, dezente antalatua dagoelako.
    Ikus daiteke bloga eratzeko informazio iturri desberdinak erabili dutela; egia esan, artikuluak, liburuak edota bideoak erabiliz primerako lan garatu bat osatzeko gai izan zaretela. Hala ere esan beharrekoa da ezin daitekela bideoa ikusi, nire ustez esteka gaizki eratuta dagoelako.
    Kolaborazio lanaren aldetik, argi dago lan asko egin duzuela baina komenigarria izango litzateke bideoren batean agertzea, oso adierazgarria delako blogaren irakurleontzat.

    Jokoaren egitura aztertuz, puntu guztiak luze eta zabal azalduak daude, erreboteari buruz ezer ez dakien edonork ulertzeko moduan. Gainera azalpena hobetzeko argazki eta grafiko mordoa erabili dituzte dinamika ikusteko.
    Jokamoldearen egiturari dagokionez, beharbada jokaldi berezienak azaltzea ondo egongo litzateke.

    Hala ere, jokamoldeari buruz ezer ez dakienari jokoa erakusteko informazioa asko erraztu duzue, azalpen guztiak argi daudelako eta gehiena aipatu dutelako.

    KALIFIKAZIOA: 9.75

    Dani Fernandez Rodriguez

    ResponderEliminar
  10. Blog honek errebotearen esentzia zein den argi usten du,nahiz eta irakurleak jokamolde honi buruz gutxi jakin. Bloga orrialde desberdinetan egituratuta egoteak asko errazten du irakurlearen lana informazioa bilatzerakoan eta horrez gain, informazioa oso era zehatz eta argian emanda dago.
    Informazio iturri desberdinak erabili dituzue, hala nola, hainbat liburu, argazkiak edo elkarrizketa. Argazkiei dagokionez oso lagungarriak dira testuan aipatutakoa hobeto ulertzeko, batez ere kintzeak eta arraiak noiz lortzen diren azaltzen duena.
    Bideoa ikusten saiatu naiz baina YouTube-ra sartzerakotan error ematen du, eta azkenean ikusteko gogoekin geratu naiz, bideo bat ikusteak asko lagunduko zuelako errebotea hobeto ulertzen.
    Testuak galdera guztiak erantzuten ditu baina agian faltan dagoela uste dudan gauza bakarra elkartruke egoeran ematen diren jokaldi ohikoenak hobeto azaltzea da.
    Azkenik, azpimarratu beharra dago zuen izenak ez direla inon agertzen eta ezin dugula jakin nortzuk zareten. Zuen izenak, zuek bideoetan edo argazkietan ezin ikusteak ez du argi usten kolaborazio lana izan dela.
    Horregatik guztiagatik jarriko dizuedan nota hurrengoa da:
    KALIFIKAZIOA: 8,5
    Iker Leal

    ResponderEliminar
  11. Oro har, lan txukuna egin duzuela iruditzen zait. Informazioaren aldetik, datuak hainbat lekutik hartu dituzue, liburuak, artikuluak... Testua era txukun batean antolatu duzue, hau da, ez dakien batentzat argi azalduta dago eta jokalmoldea ulertzeko nahikoa dela iruditzen zait. Gainera,azpiatal bakoitza orrialde ezberdinetan banatu dituzue eta horrela errazago irakurtzen da.
    IKT tresnen erabilera nahikoa izan dela iruditzen zait. Testua hobeto ulertzeko argazkiak ezarri dituzue, eta partidu baten bideoa ere bai, baina ez dago toki ikusgarri batean, niri behintzat hori iruditzen zait eta kolpeak ulertzeko bideoren bat egitea aholkatzen dizuet.
    Kolaborazio aldetik, esan beharra daukat, ez zaretela inungo bideotan agertzen, beraz ez dakit lan hau kolaborazioan izan den ala ez. Taldekideen izenak bilatzen ibili naiz eta azkenean aurkitu ditut, baina leku ikusgarriago batean idaztea aholkatzen dizuet hurrengorako.
    Jokamoldearen egitura ondo dago azalduta, jokoa zuzena dela, sakea, errestoa... Arraia ere, ongi azalduta dago, baina tantoa irabazi eta galtzeko azalpen horretan argitasun hori falta izan zaizuela iruditzen zait.
    Azkenik joko ekintza deskribatzeko orduan, kolpeak deskribatzea falta zaizue. Horrez gain, jokaldi bereziren bat edo gehitzea aproposa iruditzen zait.
    Horrenbestez, espero dut nire aholkuak kontuan hartzea.
    Nire nota 8koa da.

    ResponderEliminar
  12. Informazio iturri ezberdinak erabili dituzte, eta bibliografia jartzea oso ongi iruditu zait, horrela, irakurleak informazioa fidagarria dela ikus dezake, eta nahi izanez gero, konsultak egin ditzazke.

    Oso blog ordenatua da, eta atalak horrela egoteak argitasuna ematen dio.

    IKT tresnen erabilera ona da, baina bideoa ezin da ikusi, eta gauza batzuk azaltzeko (jokalarien kokapena adibidez) argazkiren bat gehiago falta dela uste dut. Oso interesgarria iruditu zait ere "intereseko informazio gehigarria" atala.

    Estrukturari dagkionez, dena ongi azaldu dute: jokalari kopurua, joko zuzena ela, instalazioen azalpena (argazkiekin), materiala (argazkiekin), sake erresto dinamika, tantoa nola galdu eta irabazi, baita egoera aipagarriak ere (marra adibidez).

    Joko ekintzari dagokionez, dena ongi azaldu dute ere. Kolpeak eta jokaldiak argazkiekin jarri dituzte hobeto ulertzeko. Baina jokalarien kokapenaren azalpenean argazkiren bat falta dela iruditzen zait, argiago ulertzeko.

    NOTA:8
    XABIER PÉREZ

    ResponderEliminar
  13. Errebotea entzunda bai baina nolakoa zen ideiarik ez nuen jokamolde bat zelako aukeratu dut blog honi buruzko ebaluazioa egitea.
    Hasteko blogerako informazioa hainbat iturri desberdinetatik hartu dutela ageria da, bibliografia atalean adierazi duten bezela. Aurkezpenaren argitasunari buruz aipatu beharra dago blogari emandako formak, eta orrialde bakoitzean atal desberdin bat azaldu izanak informazioa oso era txukunean adierazita egotea eragiten du. IKT tresnen erabilera ageria da argazki eta eskemetan, hala ere hasierako orrialdean aipatutako bideoa ezin izan dut ikusi, helbidea besterik ez baitzegoen, hori hobetu liteke.
    Honetaz gain esan beharra daukat joko honi buruz ezer ez nekiela eta jokoaren egituraren zein joko ekintzaren nahiko ideia argia gelditu zait, beraz bere helburua lortzen du. Guzti hau kontuan hartuta nik blog honi 8,5 eko nota jartzen diot.
    JULEN ARMENTIA

    ResponderEliminar
  14. Blog honek erreboteari buruz gutxi dakien bati ongi azaltzen dio jokamolde hau zertan datzan.
    Lehenik eta behin, blog honetan gehien harritu nauena bere antolamendua izan da. Beste blogekin alderatuz antolamendua ezberdina da baina era berean oso egokia.
    •Datuak jasotzeko iturri ezberdin asko erabili dituzuela argi geratu da eta lanari aberastasuna dio.
    •Lehen aipatu dudan bezala aurkezpena oso era egoki batean dago antolatuta. Irakurleari erraztasuna ematen dio irakurtzerako orduan
    •IKT tresnen erabilera. Bideoa sartu duzue baina arazoak eman dit sartzerako orduan.
    •Jokamoldearen egitura zehaztu. Lan honek puntu guztien erantzuna duela uste dut, ez dut dudarik izan inongo puntu baten ere ez.
    •Joko ekintza deskribatu. Bertan nire ustetan jokaldiak sakonago deskribatu beharko lirateke lana osoagoa izateko.
    Beste barik, lana oso egokia iruditu zait eta hona hemen nire puntuazioa: 8,75

    ResponderEliminar
  15. Lan txukun eta ondo banandua iruditu zait hau. Ulerterraza da eta zerbait konkretua bilatzeko era erraz batean antolatua.
    Bibliografiari esker ikus dezakegu informazio iturri ugari erabili dutela lana egiteko.
    Argazki ugari ditu testua hobeto ulertzeko, vaina jarri duten bideoa ezin dut ikusi. Kolaborazio lana agian bideoa ikusita hobeto ikusiko litzake.
    Jokamoldearen egitura ondo zehaztu dute horretarako sail bat erabiliz. Joko mota, sakea, instalazio motak…azalduz.
    Joko ekintza batzuk ere izendatu eta azaldu dituzte, ala nola, jokamoldeko kolperik ezagunenak, sake errestoko posizioa…
    Hau dena kontuan hartuta, nire nota 8,5ekoa da.
    Andoni michelena

    ResponderEliminar
  16. Errebotearen inguruko lan hau ebauluatzera bideratu nauena jokamolde hau nire herrian jokatzen delakoa izan da. Orain arte ez nuen asokorik ulertzen jokamolde honen inguruan, baina arritu egiten ninduen plazatik igaro eta jokatzen ikusten nituenean, eta zuek eginiko eta guk eginiko lanari (boteluzea) esker gehiago ulertu dut honen inguruan, guztiz berdinak ez direlako. Beraz, ebaluaketari ekingo diot.

    Informazio iturri ezberdinak erabili dituzuen isla da bibliografia, eta bertan aipatzen duzuenez hainbat informazio izan duzue eskuartean, lana borobiltzen duena, esan, ezin izan dudala Mikel Bengoetxearekin izaniko elkarrizketa ikusi (again nire ordenagailuko arazoa izan daitekeelarik).

    Testuari dagokionez, argi dago idatzia eta ulerterraza da, nahiz eta goialdean klik egiteko dituzuen aukeretako hizki mota ez zaidan oso egokia iruditu, ulertzeko ez baitzen horren erraza.

    IKT tresnak erabili dituzue, materialak deskribatzeko, plaza librea,… baina faltan bota dut bideoren bat (egia da ezin izan dudala elkarrizketa ikusi) errebotea nola jokatzen den erakutsiko lukeena, nik badakit nola jokatzen den, baina, beste asko egongo dira inoiz ere ikusi ez dutenak.

    Kolaborazioaren inguruko balorazioa egiteko bideoa ikusi beharko nuke eta ezin izan dudanez ezingo dut hau baloratu.

    Jokamoldea oso ongi dago azaldua, distantziak, puntuazioa, marra,… asko gustatu zait Billabonako paretetan dauden leihoen adibidea jarri izana, hala delako.

    Beraz, amaitzeko esan, oso lan polita egin duzuela, ez da eta erraza joko zuzenen azalpena eta nire kalifikazioa 8´75koa da.

    Jon Amiama

    ResponderEliminar
  17. Blog hau oso baliagarria izan zait errebotea nola jokatzen den ikasteko. Blogaren egitura berezia dela eta errazago topatu daiteke informazioa, gainera era ulergarri eta sinple batean azaltzen duzue jokamoldea. Informazioa iturri ezberdinetatik lortu duzuela garbi ikus daiteke bibliografian.
    IKT tresnen erabilera egokia da, argazkiak lagungarri dira. Ez da ageri kolaborazio lan bat izan dela baina suposatu daiteke denon artean egin duzuela. Zerbait esatekotan esango nuke joko ekintza pixka bat azaltzea falta zaizuela.
    Orokorrean, lan txukuna egin duzue eta oso baliagarria jokamoldea ulertzeko, helburua hori zenez 9,5eko puntuazioa jarri dizuet

    ResponderEliminar
  18. Blog hau oso interesgarria iruditu zait, oso ongi dago azalduta nola jokatzen den errebotean. Bloga irakurri aurretik ez nuen ulertzen zehazki errebotearen araudia, baina bloga irakurri ondoren argi ulertu dut.
    Hasteko, informazio iturri desberdinak erabili dituzte. 4 iturri desberdinetatik lortu baitute informazioa.
    Aurkezpena ere argi eta garbi egina dago. grafikoak erabiltzen baititu jokaldi desberdinak azaltzeko, egia den arren araudia motzago eta zehatzago azaldu daitekeela.
    IKT tresnen erabilera. bideoa erabili dute errebotea azaltzeko, gazte batzuen arteko partida bat. Interesgarria iruditu zait ez bainekien nola jokatzen zen.
    Kolaborazio lana. Ez dakit kolaborazio lanik egin duten edo ez, ez baitago argazkirik edo bideorik, non taldekide guztiak azaltzen diren.
    Jokamoldearen egitura ondo zehaztuta dago. Azalpen argiak ematen dituzte eta ondoren bideoan ere ikusten da. Marra edo arraia ondo azaltzen dute, botarria dagoela zehazten dute, 5:5 egoeran jokatzen dela zehazten dute,... argi azalduta dago.
    Joko ekintza ere ondo deskribatuta dago.
    Beraz, blog honi 8,5eko nota jarriko diot blog txukuna iruditu baitzait.
    Kepa Albizu

    ResponderEliminar