ERREBOTEA

Errebotearen nondik norakoak ezagutzeko asmoz? Sartu blog-era!

Materialak eta erremintak


Honako material, jantzi edota tresnak aipa ditzakegu:

-Botarria:
Sakean laguntzeko erabiltzen den tramankulua da. Hainbat aldaera izan ditzakeen arren, oinarrizko bi zati ditu: tripodea edo oinarria, eta gainazal laua eta okertua. Botarria ondo kokatuta egoteko tripodearen bi hanka erresto eremuaren barnean eta bestea sake eremuan egon behar dira. Arautegiaren arabera, botarria sake eremuaren elementua da eta epaileen betebeharra  da botarria era egokian kokatuta dagoela bermatzea.


-Xistera eta eskularrua:
Pasamarratik urrunen kokatzen diren hiru jokalariek joko-garbiko xistera (ezkerreko irudia) erabiltzen dute. Erreminta honek 58cm-ko luzera, 8cm-ko sakonera eta 12 cm-ko zabalera du. Pasamarratik gertuen dauden beste bi taldekideek, ordea, 34cm-ko luzera, 6,5cm-ko sakonera eta 19 cm-ko zabalera duen  eskularru motza (eskumako irudia) darabilte. 


      
     
-Pilotak
Normalean, epaileak 6 pilota izango ditu saskitxoan, hiru talde bakoitzeko. Talde batek hiru pilota baino gutxiago jartzea erabakitzen badu, beste taldeak gehiago sar ditzake, sei pilotako maximoa errespetatuz. Eremu ireki batean jokatzen denez, pilota errazago antzemateko beltza izaten da, baina ez du zertan beti horrela izan.

-Jantziak: 
Mauka laburreko kamiseta edota jertseak edo txandalak erabil daitezke, tenperaturaren arabera. Taldekide guztiek, jantzi berberak eraman behar dituzte eta kamiseta nahitaez sartu behar da galtzetan.  Gizonezkoek galtza luzeak eramate dituzte, baina emakumezkoek galtzak edo gona ere erabil ditzakete. Honez gain, kirolerako zapatilak, gerrikoa, eskumuturrekoak, ilea eusteko zintak eta txapela erabili daitezke, beste jokamoldeetan ez bezala. Pilotari guztien jantziek zuriak edo gerrikoaren kolorekoak izan behar dute, galtzak edo gonak izan ezik, zuriak izan behar dutelako.

No hay comentarios:

Publicar un comentario