-Jokalariak:
Errebote partiduetan 5 kideko bi talde aritzen dira. Jokalariek kantxan duten kokapena taktikaren eta jokatzeko eraren araberakoa bada ere, dirudiena baino arruntagoa da:
-Epaileak:
Epailegoa, talde biek adostutako bi eta sei kide artekoak dira, kide kopuru osoaren erdia, talde bakoitzak aukeratua. Badago, gainera, hirugarren, bosgarren edo zazpigarren epaile bat, askotan parte hartzen ez duena, eta berdinketa egotekotan berarengana jotzen dena. Azken betebehar hori partiduan dagoen pertsona ospetsuenari dagokio, alkateari edo jokalari ohia izandako norbaiti adibidez. Azken hitz hori duen pertsonaren erabakia eskatzekotan, erantzutera behartuta dago jokoarekiko errespetuagatik. Jokaldi eztabaidagarri baten ostean jokalariek epaileengana jotzeko eskubidea dute, beti ere “pido” oihukatuz. Orduan, kantxaren luzetara estrategikoki kokatuta dauden epaileak batzen dira, zirkulu bat osatuz, txapela eskuan, kantalariarekin batera, eta euren iritzia eztabaidatzen dute erabaki bat hartu arte. Erabakia berdinketan amaitzen bada, kantalariak ikusleen artean dagoen eta lehenago aipatu dugun azken epailea deituko du. Jokalariek epaileak batzeko eskatzean, bozeramaileak “bazterrak ixilit, jaunak!” kantatuz isiltasuna eskatzen du, ikusleen iritziek epaileenak baldintzatu ez ditzaten.
Epaile batzuen lana, gainera, arraiak gertatu diren leku zehatzak adieraztea da eta horretarako, klarionazko marrak egiten dituzte edo adarrak edota banderatxoak jartzen dituzte arraia izan den tokietan. Kantalaria, zenbaitetan, arraiak markatzeaz arduratzen da.Epailegoa, talde biek adostutako bi eta sei kide artekoak dira, kide kopuru osoaren erdia, talde bakoitzak aukeratua. Badago, gainera, hirugarren, bosgarren edo zazpigarren epaile bat, askotan parte hartzen ez duena, eta berdinketa egotekotan berarengana jotzen dena. Azken betebehar hori partiduan dagoen pertsona ospetsuenari dagokio, alkateari edo jokalari ohia izandako norbaiti adibidez. Azken hitz hori duen pertsonaren erabakia eskatzekotan, erantzutera behartuta dago jokoarekiko errespetuagatik. Jokaldi eztabaidagarri baten ostean jokalariek epaileengana jotzeko eskubidea dute, beti ere “pido” oihukatuz. Orduan, kantxaren luzetara estrategikoki kokatuta dauden epaileak batzen dira, zirkulu bat osatuz, txapela eskuan, kantalariarekin batera, eta euren iritzia eztabaidatzen dute erabaki bat hartu arte. Erabakia berdinketan amaitzen bada, kantalariak ikusleen artean dagoen eta lehenago aipatu dugun azken epailea deituko du. Jokalariek epaileak batzeko eskatzean, bozeramaileak “bazterrak ixilit, jaunak!” kantatuz isiltasuna eskatzen du, ikusleen iritziek epaileenak baldintzatu ez ditzaten.
Entrenatzaileak:
Kokaleku berezia dute eta jokalariekin partida etenda dagoenean bakarrik hitz egin dezakete . Gerriko urdinez jokatzen duen taldeko entrenatzailea errebotetik gertuago jarriko da gerriko gorria duen entrenatzailea baino.
Kokaleku berezia dute eta jokalariekin partida etenda dagoenean bakarrik hitz egin dezakete . Gerriko urdinez jokatzen duen taldeko entrenatzailea errebotetik gertuago jarriko da gerriko gorria duen entrenatzailea baino.
No hay comentarios:
Publicar un comentario