ERREBOTEA

Errebotearen nondik norakoak ezagutzeko asmoz? Sartu blog-era!

domingo, 9 de diciembre de 2012

Sarrera


XXVIII. mendetik euskal pilota asko aldatu den arren, erreboteko modalitatean, gizalegea eta jauntasuna baino ez dugu aurkitu kirol honen maila guztietan: jokalariak, epaileak, ikusleak, artekariak… 
Errebotea, euskal pilotaren modalitaterik jakintsuena eta nobleena dela esan genezake, eta horrela kontsideratu izan da historia osoan zehar.

Errebotea joko zuzena da, hau da, kolpetik kolpera pilotak ez du zertan frontisa edo errebotea jo behar. Bost jokalariz osatutako bi talde dueluan aritzen dira plaza irekiko frontoian, eta kintze sistema erabiltzen da tantoak kontatzeko orduan. Irabazteko 13 joko eskuratzea beharrezkoa da.



Behin Blog-a irakurri ostean, Mikel Bengoetxeari, Zubietako pilota elkarteko zuzendariari, egindako elkarrizketa ikusteko aukera daukazue, honako bideo honetan:



http://www.youtube.com/watch?v=Kxp3mDLPeeQ